Fernando Reyk eta Patxi Zubizarretak irabazi dituzte Vitoria-Gasteiz itzulpen sariak

2023 Azaroa 22
Fernando Reyk eta Patxi Zubizarretak irabazi dituzte Vitoria-Gasteiz itzulpen sariak

2002 urteaz geroztik, Vitoria-Gasteiz Sariak ematen ditu Gasteizko Udalak, haur eta gazte literaturako lanen euskararako itzulpen onenak nabarmentzeko.


Fernando Reyk irabazi du haur literaturako itzulpenaren saria, Eloy Morenoren Mundua ulertzeko ipuinak 2 (Cuentos para entender el mundo 2 ) liburuaren itzulpenagatik (B de Bolsillo, 2020).

Gazte literaturaren saria, berriz, Patxi Zubizarretak irabazi du, Marcos S. Calveiroren Bagdadeko postaria (O carteiro de Bagdad) liburuaren itzulpenagatik (Tambre, 2007). 

Epaimahaia Karlos del Olmok, Ainara Ruizek, Itziar de Blasek, Miren Ibarluzeak eta Karlos Zabalak osatu dute.

Ikusi albiste osoa Gasteizko Udalaren webgunean.