Eusko Legebiltzarra. Itzulpen, zuzenketa eta interpretazioko bost teknikari-plaza betetzeko hautaketa-prozesua
Lau, sarbide orokorraren bidez, eta bat desgaitasuna duten pertsonen sarbidearen bidez.
Deialdiaren xedea
Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko plazak oposizio-lehiaketa sistemaren bidez betetzeko arauak finkatzea, itzulpen, zuzenketa eta interpretazioko bost teknikari-plaza txanda irekian betetzeko, lau sarbide orokorraren bidez eta bat desgaitasuna duten pertsonen sarbidearen bidez.
Ikus deialdia.
Eskatutako titulazioa
- Unibertsitateko lizentziatura edo titulazio baliokidea Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaren arabera.
- Euskarako hizkuntza-eskakizuna: 4.a, nahitaezkoa plaza guztietarako.
Eskabideak aurkezteko epea
2021eko maiatzaren 6an hasiko da eta 2021eko maiatzaren 28an, 23:59an, bukatuko da.