'Euskararen Gramatikaren ezaugarriak eta berritasunak: itzultzaileentzako gako batzuk' saioa, Donostian

2022 Martxoa 2
'Euskararen Gramatikaren ezaugarriak eta berritasunak: itzultzaileentzako gako batzuk' saioa, Donostian

EIZIEk eta Euskaltzaindiak antolatu dute saioa, elkarlanean.

Gaia: XXI. mendeko Euskararen Gramatikaren ezaugarriak eta berritasunak: itzultzaileentzako gako batzuk.

  1. zein diren Euskararen Gramatikaren edukiak
  2. eduki horietan zein alde dagoen EGLU liburukietan esaten denarekin: zer den berria, zer aldatu den...
  3. zein izan daitezkeen itzultzaileentzat baliagarri izan daitezkeen edukiak
  4. gai-aurkibideaz jardun eta bilaketa batzuk egin

Nork: Miren Azkaratek gidatuko du saioa, Gramatika batzordeko kideak.

Noiz: martxoaren 15ean 

Non: Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan

Ordua: 16:30etik 18:30era

Saioa doakoa izango da, baina izena eman behar da, martxoaren 9a baino lehen, hemen.

EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.

Martxoaren 10ean jakinaraziko dizuegu lekurik baduzuen saiora etortzeko.