«Euskararen 'erlojua': aditz-aspektua» ikastaroa (online) - Izen ematea, zabalik
Ekainaren 10ean, 16:30ean. Irakaslea: Amaia Lasheras.
Helburua: Aditza perpausaren motorra da, baina, sarritan, erdaren kalkoen ondorioz, euskarak dituen ñabardurak galdu eta sistema «erraztu» eta kamuts bat erabiltzen dugu. Ikastaro honetan, bertze hizkuntzen interferentziez ohartu eta forma jatorrak «berreskuratzen» saiatuko gara. Honako hauek landuko ditugu: puntukaritasuna vs ohitura, aspektu-jauzi okerrak, kalkoak, bazter utzitako forma jatorrak…
Irakaslea: Amaia Lasheras
Noiz: 2026ko ekainaren 10ean
Non: ZOOM plataforman
Iraupena: 2 ordu
Ordutegia: 16:30 – 18:30
Prezioa:
- EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da)
- Bazkide ez direnak: 30 euro
Izena emateko azken eguna: 2026ko ekainaren 1a
- Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
- 2026ko ekainaren 3an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.


