Euskal literaturaren itzulpengintza sustatzeko bi deialdi argitaratu ditu Etxepare Euskal Institutuak

2026 Martxoa 25
Euskal literaturaren itzulpengintza sustatzeko bi deialdi argitaratu ditu Etxepare Euskal Institutuak

Deialdien bitartez, euskal literaturaren nazioartekotze-prozesuan eragiteko asmoa dute, eta eragileei (idazle, itzultzaile, editore, argitaletxe) prozesu osoan zehar lagundu nahi diete.


AT! Itzulpena: literatura laginak
Dirulaguntza hau euskaraz idatzitako lanen pasarte edo laginen ingelesezko edo frantsesezko itzulpenak egiteko da. Itzultzaile, argitaletxe eta agenteei literatura lanak nazioarteko editore potentzialei aurkezteko materiala prest edukitzen laguntzea du helburu.

Baldintzak: laginek ezingo dute jatorrizko lanaren % 15 gainditu.

Epea: abenduak 31 (edo zuzkidura agortu arte).
Informazio gehiago

Ça colle au basque: itzulpena
Euskara eta euskal kultura frankofoniaren unibertsoan sustatzea helburu duen «Ça colle au basque» egitasmoaren baitan, euskaraz idatzitako lanen frantseserako itzulpena, argitalpena eta zabalkundea sustatzeko deialdia da.

Euskal Herriko nahiz atzerriko argitaletxe, idazle, itzultzaile edo agenteek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak.

Epea: ekainak 30.
Informazio gehiago