'Euskal Literatura Sorkuntza: eta orain zer?' mahai-ingurua Durangoko Azokan

2020 Abendua 1
'Euskal Literatura Sorkuntza: eta orain zer?' mahai-ingurua Durangoko Azokan

Parte hartzaileak: Uxue Alberdi, Iñigo Astiz, Karmele Jaio, Idoia Santamaría (aurtengo Euskadi Sarien irabazleak) eta Juan Luis Zabala. 'Streaming' bidez ere ikusi ahal izango da.


Kultura Sailak «Euskal Literatura Sorkuntza: eta orain zer?» mahai-ingurua antolatuko du Durangoko Azokan. Mahaiaren bueltan, Euskadi Literatura Saria irabazi duten lau lagun eseriko dira, eta Juan Luis Zabala izango dute moderatzaile: 

  • Uxue Alberdi
  • Iñigo Astiz
  • Karmele Jaio
  • Idoia Santamaría

Abenduaren 6an izango da hitzordua, 12:00etatik 13:00etara, Landakon (Durango). Bertan egon nahi izanez gero, lekua erreserbatu behar da, baina izango da streaming bidez ikusteko aukera ere.

(Argazkia: Durangoko Azoka)