Etxepare Institutua: Literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak (2023)
2023
Apirila
19
![Etxepare Institutua: Literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak (2023) Etxepare Institutua: Literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak (2023)](https://eizie.eus/eu/albisteak/etxepare-institutua-literatura-itzulpenetarako-diru-laguntzak-2023/@@images/32b408a3-c516-4617-bca4-621b0982961f.jpeg)
Etxepare Euskal Institutuak zabalik du 2023ko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzen deialdia.
Diruz lagunduko den arloa:
- Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.
Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 17an amaituko da.