Etxepare Institutua: Literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak (2023)
2023
Apirila
19
Etxepare Euskal Institutuak zabalik du 2023ko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzen deialdia.
Diruz lagunduko den arloa:
- Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.
Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 17an amaituko da.