Etxepare institutua: Habanako Unibertsitatean euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko presazko deialdia

2019 Azaroa 15
Etxepare institutua: Habanako Unibertsitatean euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko presazko deialdia

Etxepare Euskal Institutuak presazko deialdi bat ireki du Habanako Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko.


Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere; 10. artikuluko hautapen-irizpideen arabera. Gainera, bereziki baloratuko da euskara eta euskal kulturarekin lortutako argitalpen, jarduera-antolaketa edo gisakoetan eskarmentua izatea, eta irakurletza kokatua egongo den gizarte eta kulturaren ezagutza.

Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko azaroaren 15etik 29ra (biak barne).