Etxepare Institutua: Euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia

2020 Azaroa 17
Etxepare Institutua: Euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia

Georgiako Ivane Javakhishvili Unibertsitaterako hautatuko dute irakurlea.


Deialdi honen helburua da euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzea, ondoko unibertsitatean aritzeko:

– Irakurle bat Ivane Javakhishvili Tbilisi State University unibertsitaterako.

Eskaerak aurkezteko epea gaur hasi eta abenduaren 30ean amaituko da.

Ikus deialdiaren informazioa eta eskaera egiteko esteka Etxepareren webgunean.