Etxepare institutua: Euskara eta Euskal Kultura irakasteko bost irakurle hautatzeko deialdia
Nazioarteko bost unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko irakurle berri bana hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak.
Datorren ikasturtean hasiko dira eskolak ematen hautatutako pertsonak, ondorengo unibertsitateetan:
– Irakurle bat Alemaniako Berlingo Freie Unibertsitaterako.
– Irakurle bat Alemaniako Frankfurteko Goethe Unibertsitaterako.
– Irakurle bat Irlandako Corkeko Unibertsitaterako.
– Irakurle bat Poloniako Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako.
– Irakurle bat Japoniako Tokioko TUFS Unibertsitaterako.
Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 17an amaituko da.
Ikus deialdian hautagaiek bete beharreko baldintzak, egonaldiaren baldintzak, hautapen irizpideak, eta abar.