Etxepare institutua: Euskara eta Euskal Kultura irakasteko bi irakurle hautatzeko deialdia

2019 Urria 29
Etxepare institutua: Euskara eta Euskal Kultura irakasteko bi irakurle hautatzeko deialdia

Euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzeko deialdia zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak


Nazioarteko bi unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko irakurle bana hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak.

Datorren ikasturtean hasiko dira eskolak ematen hautatutako pertsonak, ondorengo unibertsitateetan:

– Irakurle bat Txileko Unibertsitatean eta Txileko Pontificia Universidad Católica Unibertsitatean

– Irakurle bat Uruguaiko Montevideoko La República Unibertsitatean

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 29an amaituko da.

Ikus deialdian hautagaiek bete beharreko baldintzak, egonaldiaren baldintzak, hautapen irizpideak, eta abar.