Estibaliz Lizasok irabazi du Etxepare - Laboral Kutxa itzulpen saria

2024 Urria 3
Estibaliz Lizasok irabazi du Etxepare - Laboral Kutxa itzulpen saria

Uxue Alberdiren 'Kontrako eztarritik' liburua katalanera itzuli du Lizasok.


Estibaliz Lizasok irabazi du aurtengo Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpengintza saria, Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik. Emakume bertsolarien testigantzak (Lisipe, Susa, 2019) saiakera liburuaren katalaneko itzulpenagatik: Revers. Testimonis de dones bertsolaris.

Pol·len argitaletxeak plazaratu du lana, eta haren ibilbidea ere saritu nahi izan dute.

Kontrako eztarritik lanaren katalanezko edizioari buruz epaimahaiak nabarmendu du itzulpena «zentzu guztietan apartekoa» dela, eta erabilitako hizkuntza «guztiz benetakoa» dela, «arina»  eta «egilearen helburuari modu eraginkorrean» erantzuten diona. Gainera, «zuzeneko itzulpena izatea» ere kontuan hartu du epaimahaiak, baita «bertsolaritzaren zabalkundean lanak egiten duen ekarpena» eta «genero rolak auzitan jartzea».

Ikus Etxepareren albistea.