«Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak» ikastaroa
Gasteizen, azaroaren 11tik 13ra (3 saio). Irakaslea: Jaione Arregi Urizar.
Helburuak: Interpretazio teknika eta estrategietan trebatzea norabide bietara (ES<->EU), eta komunikazio gaitasunak lantzea.
Norentzat: Esan osteko eta aldibereko interpretazioan jardun behar izaten dutenentzat, eta praktikak egin nahi dituztenentzat (ES<->EU). Ikastaroan parte hartzeko, beharrezkoa da gutxieneko esperientzia profesionala izatea interpretazioan, edo itzulpengintzako eta interpretazioko lizentziatura edo gradua izatea.
Irakaslea: Jaione Arregi Urizar
Non eta noiz: Gasteizen (Letren Fakultatean), 2024ko azaroaren 11tik 13ra (3 saio)
Iraupena: 9 ordu
Ordutegia: 16:00 – 19:00
Prezioa:
- EIZIEko bazkideentzat: 110,00 euro
- Bazkide ez direnentzat: 170,00 euro
- Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 150,00 euro
Izena emateko epea: 2024ko urriaren 23tik 31ra, biak barne
- Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
- 2024ko azaroaren 5ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.