«Ene anaia femeninoa» solasaldia, Tobacco Days liburu-dendan

2022 Ekaina 23
«Ene anaia femeninoa» solasaldia, Tobacco Days liburu-dendan

Ekainaren 29an, 18:30ean, Donostian.


Marina Tsvetaievaren Ene anaia femeninoa liburuaren inguruko solasaldia antolatu dugu Danele Sarriugarte Mochales eta Leire Vargas Nieto gonbidaturik, Harrotasunaren Egunaren biharamunean.

Noiz: Ekainak 29 -  18:30 - 19:30

Non: Tobacco Days liburu-dendan, Donostian (Secundino Esnaola, 7).


«Marina Tsvetaievaren testu hau, emakumeen arteko amodioari buruzkoa, Natalie Clifford Barney-ri zuzendua da; erantzun bat haren 1918ko Pensées d’une amazoneri. Tsvetaievak jeinu askea erakusten digu Ene anaia femeninoan, ahalmen poetiko dirdiratsua, hizkuntzaren apaintasun musikala, testu lesbiko ederrenen artean kokatzen dutena. Marina Tsvetaievak sakon aztertzen du maitasun femeninoa, eta bereziki lotzen zaio elkar maite duten eta haur bat edukitzerik ez duten bi emakumeren kezkak definitzeari. Asmo hori gaindituz, orrialde ahaztezinak eskaintzen dizkigu emakumeaz, gizonaz, amodioaz eta bizitzaz».

Joxe Mari Berasategik itzuli du liburua, Literatura Unibertsala bildumarako.