El ojo de Polisemo, Bartzelonan: 'Licencia para traducir. La traducción del género policíaco y de misterio'
El ojo de Polisemoren XII. edizioa Bartzelonan izango da, urriaren 21ean eta 22an, Ace Traductoresek eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak antolaturik: «Licencia para traducir. La traducción del género policíaco y de misterio».
Saioak aurrez aurrekoak izango dira, baina streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira.
Jardunaldi hauek literatur itzultzaile profesionalei eta itzulpengintzako irakasle zein ikasleei zuzenduak dira, eta urtero antolatzen dira 2009az gero.
Informazio gehiago, ACEtt-ren webgunean.