EIZIE omenduko dute Literaturian
'Hitza da giltza' lelopean, irailaren 25, 26 eta 27an egingo da aurtengo Literaturia.
Oztopoak oztopo, egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek aurten ere, eta EIZIEri eskainiko diote Literaturiako oroigarria. Ekitaldi horrekin inauguratuko dute azoka, irailaren 26an, 12:00etan, Lege Zaharren enparantzan.
Ondoren, Modelo aretoan, 12:30ean, itzulpengintzaren gaineko mahai-inguru bat egingo dute Isabel Etxeberriak, Idoia Santamaríak eta Beñat Sarasolak: Itzulpengiltza: mundura zabaltzeko eta mundua ekartzeko.
Ekitaldietako sarrerak Sanz Enean eskuratu behar dira (gehienez, 4 sarrera pertsonako), edo Modelo aretoko txarteldegian, ekitaldia hasi baino ordubete lehenago, oraindik geratzen badira.