Eider Rodriguezek eta Lander Garrok irabazi dute Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpengintza Saria
Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' ipuin-bildumaren gaztelaniako itzulpena izan da saritua, 'Un corazón demasiado grande'.
Eider Rodriguezek eta Lander Garrok irabazi dute Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Sariaren seigarren edizioa, Rodriguezen beraren Bihotz handiegia (Susa, 2017) lanaren gaztelaniazko itzulpenagatik. Random House etxeak iaz argitaratu zuen liburua.
Sari-banaketa Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbo) izan zen, urriaren 16an.
Saria nori eman erabakitzeko orduan, epaimahaiak itzulpenaren kalitatea izan du kontuan, baita argitaletxeak egin duen sustapen lana ere.
Albiste osoa, Etxepare Institutuaren webgunean.
(Argazkia: Etxepare)