Claudia Torralba bazkideak aldibereko interpretazioaren inguruko tesi bat aurkeztu du

2024 Apirila 29
Claudia Torralba bazkideak aldibereko interpretazioaren inguruko tesi bat aurkeztu du

Joan den ostiralean, apirilaren 26an, Claudia Torralba Rubinosek “Aldibereko interpretazioa eta Eusko Legebiltzarreko diskurtsoa: enuntziatu parentetikoen eta modalizazioaren azterketa corpus elebidun eta hirukoitz batean” izenburuko doktore-tesia defendatu zuen, Gasteizen, UPV/EHUko Letren Fakultatean.


Zehazki, aldibereko interpretazioa testuarekin izeneko interpretazio-modalitatea izan du aztergai Torralba-Rubinosek, eta Eusko Legebiltzarreko interpreteen jardun errealak bilduta sortu duen corpusa erabili du azterketa egiteko. Nazioarteko tesia izanik, ingelesez eta euskaraz aurkeztu du.

Epaimahaiak hiru kide izan ditu: Jon Casenave (epaimahaiburua), Leire Diaz de Guereñu Lasaga (idazkaria) eta Carmen Toledano Buendía (kidea). Tesia Ines García-Azkoaga doktoreak zuzendu du.

Epaimahaikideek bereziki nabarmendu nahi izan dute tesia bide-urratzaile dela zentzu askotan, eta ekarpen handia egin diela bai euskal ikasketei, bai itzulpengintza eta interpretazioaren arloko ikasketei.