Bi begirada Sherwood Andersonen 'Winesburg, Ohio'ren inguruan, Astigarragan
Joannes Jauregi eta Idoia Santamaría kafe baten bueltan arituko dira Literatura Unibertsaleko liburuari buruz.
EIZIEren Literatura Unibertsala bilduman sartu den azken alearen karietara, Idoia Santamaría irakurle itzultzailea eta Astigarragako Joannes Jauregi itzultzaile irakurlea solasera eseriko dira Andersonen lanaren bueltan kafe bat hartuz (entzuleak ere bai), Winesburg, Ohio liburuaren itzulpena eta irakurketa hizpide hartuta.
Non: Astigarragan, Erriberako terrazan
Noiz: apirilaren 28an
Ordua: 18:30etik aurrera