Beste hiru liburu Literatura Unibertsala bilduman. Aurkezpen-ekitaldia
'Bihotza negar eta irri' (Maryse Condé), 'Ekaitza eta beste 34 ipuin' (Kate Chopin) eta 'Landa aldeko neskak' (Edna O'Brien).
Literatura Unibertsala bildumako hiru liburu aurkeztuko ditugu otsailaren 2an, 11:00etan, Donostiako Udal Liburutegian.
- Maryse Condéren Bihotza negar eta irri. Itzultzailea: Joxe Mari Berasategi Zurutuza.
- Kate Chopinen «Ekaitza» eta beste 34 ipuin. Itzultzailea: Joxe Mari Berasategi Zurutuza.
- Edna O'Brienen Landa aldeko neskak. Itzultzailea: Gema Lopez Las Heras.
Parte-hartzaileak: Joxe Mari Berasategi eta Gema Lopez (itzultzaileak), Aitziber Atorrasagasti (Eusko Jaurlaritza), Lander Majuelo (Igela eta Erein argitaletxeak) eta Itziar Diez de Ultzurrun (EIZIE).
Streaming bidez ere ikusi ahal izango da aurkezpena.