Beste bi liburu Literatura Unibertsala bilduman. Aurkezpen-ekitaldia

2022 Maiatza 30
Beste bi liburu Literatura Unibertsala bilduman. Aurkezpen-ekitaldia

'Ene anaia femeninoa' (Marina Tsvetaieva) eta 'Todo modo' (Leonardo Sciascia). Itxura berrituta datoz, gainera.

Literatura Unibertsala bildumako bi liburu aurkeztuko ditugu ekainaren 2an, 11:00etan, Donostiako Udal Liburutegian.

Parte-hartzaileak: Joxe Mari Berasategi eta Gaizka Ugalde (itzultzaileak), Joxean Muñoz (Eusko Jaurlaritza), Lander Majuelo (Igela eta Erein argitaletxeak) eta Manu Lopez Gaseni (EIZIE).

Streaming bidez ere ikusi ahal izango da aurkezpena.