Beñat Irastorzak irabazi du 2022ko (H)ilbeltza beka

2022 Maiatza 9
Beñat Irastorzak irabazi du 2022ko (H)ilbeltza beka

Fred Vargasen 'Debout les morts' eleberria euskaratuko du.


Beñat Irastorzak itzuliko du euskarara Fred Vargasen Debout les morts nobela beltza, (H)ilbeltza bekarekin. Baztango Udalak eta (H)ilbeltza elkarteak Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin sortu zuten beka hau, euskal literatura beltza hedatzeko eta munduko literatura beltza euskaratzeko. Txalaparta argitaletxeak kaleratuko du itzulpena, 2024ko urtarrilean.

Epaimahaia Joseba Atondo Baztango alkateak, Koldo Biguri (H)ilbeltza elkarteko ordezkariak eta Garazi Arrula Txalaparta argitaletxeko editoreak osatu dute, eta hauxe azpimarratu dute Irastorzaren lanaz: «Nabarmentzekoa da erabilitako joskera, euskaraz testu irakurgarria egin nahian. Orobat, hizkuntzaren erregistroak zaindu ditu, eta euskara aberatsa darabil; irakurketa gozagarria eta bizia eragiten du, ondorioz.»