Axun Aierberen omenezko XVI. itzulpen mintegia: 'Itzulpena mentoretza bidez: Minaberri bekaren esperientzia'
Martxoaren 12an, 09:00etan, Gasteizen.
Aurtengo Axun Aierberen omenezko Itzulpen Mintegiak itzultzaile hasiberriak eta ibilbide luzekoak elkarrekin solasean jarriko ditu, Minaberri bekaren esperientzia abiapuntu hartuta.
Minaberri beka duela bi urte jarri zuen martxan EIZIEk, 30 urtetik beherako itzultzaileei beren ibilbidearen hasieran laguntzeko asmoz. Bekaren irabazleek gazte-literaturako obra esanguratsu bat itzultzeko dirulaguntza jasotzen dute, baita itzulpen-lana ibilbide luzeko itzultzaile baten mentoretzaren laguntzaz egiteko aukera ere. Mahai-inguru honetan bekaren lehen bi edizioetan beka irabazi duten itzultzaile gazteak eta mentore-lanetan aritu diren itzultzaile eskarmentudunetako bat parez pare jarriko ditugu, nork bere esperientzia konta dezan. Belaunaldien arteko zubiak sendotzearekin batera, itzulpengintzan gaur egun bizitzen ari garen aldaketa-giroaren aurrean bakoitza nola kokatzen den ezagutzea da asmoa.
- Parte-hartzaileak: Ainhoa Mendiluze (itzultzailea), Leire Errandonea (itzultzailea) eta Xabier Olarra (mentorea)
- Moderatzailea: Iñigo Satrustegi (editorea)
Saioa 2026ko martxoaren 12an izango da, goizeko 9:00etan, Gasteizen, EHUren Micaela Portilla Ikergunean (0.7 gelan), eta Cedroren laguntza ere izan du.


