Arantxa Urretabizkaiak sari berezia jasoko du Donostia Hiriko Kutxa Sarietan
Euskal liburugintzaren alde eginiko ibilbideagatik sarituko dute euskal idazlea.
Aurten, Donostia Hiriko Kutxa Literatura sarien ekitaldian, sari berezia emango diote Arantxa Urretabizkaia idazleari, euskal liburugintzaren alde egin duen lana eta ibilbidea omentzeko.
Euskal liburugintzaren sektorea ordezkatzen dugun lau elkarteetako ordezkariek osatu dute sari berezi honen epaimahaia, aho batez: EEEk, EIEk, Galtzagorri elkarteak eta EIZIEk. Irakurri hemen Arantxa Urretabizkaiari eginiko laudorio hitzak.
Sari banaketaren emanaldia bihar izango da, hilak 19, 19:30ean, Donostiako Antzoki Zaharrean.
(Argazkia, Wikipediatik).