Angel Errok, Rikardo Arregik eta Aitor Blancok irabazi dituzte Vitoria-Gasteiz itzulpen sariak
2002 urteaz geroztik, Vitoria-Gasteiz Sariak ematen ditu Gasteizko Udalak, haur eta gazte literaturako lanen euskararako itzulpen onenak nabarmentzeko.
Angel Errok eta Rikardo Arregik irabazi dute haur literaturako itzulpenaren saria, Lawrence Schimelen Pintxo eta Pitxitxi (Pronto por la mañana eta No es hora de jugar) liburuaren itzulpenagatik (La Maleta, 2021).
Gazte literaturaren saria, berriz, Aitor Blancok irabazi du, Arthur Conan Doyleren Sherlock Holmesen memoriak (The Memoirs of Sherlock Holmes) liburuaren itzulpenagatik (Igela, 2021).
Epaimahaia Karlos del Olmok, Nerea Hernandok, Mario Unamunok, Miren Ibarluzeak eta Karlos Zabalak osatu dute.