Amaia Gabantxok irabazi du Etxepare - Laboral Kutxa itzulpen saria

2023 Urria 5
Amaia Gabantxok irabazi du Etxepare - Laboral Kutxa itzulpen saria

Miren Agur Meaberen 'Hezurren erretura' liburua ingelesera itzuli du Gabantxok.


Amaia Gabantxok irabazi du aurtengo Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpengintza saria, Miren Agur Meaberen Hezurren erretura liburuaren ingeleseko itzulpenagatik: Burning Bones.

Parthian Books argitaletxeak plazaratu du lana, eta haren ibilbidea ere saritu nahi izan dute.

«Itzulpena kalitate handikoa izateaz gain, zuzenean euskaratik hizkuntza nagusi batera egindako itzulpena izatearen garrantzia», azpimarratu du epaimahaiak.

Ikus Etxepareren albistea.