Amaia Apalauzak, Sonia Kolaczek eta Joxe Mari Berasategik irabazi dute aurtengo Zaitegi saria
Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczek itzuliko dute Tokarczuk-en 'Prowadz swoj plug przez kosci umarlych', eta Joxe Mari Berasategik Handke-ren 'Die Angst des Tormanns beim Elfmeter'.
Erabaki dira Zaitegi bekaren irabazleak, bi urtetako Nobel saridunak euskaratzeko.
Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczek-ek batera aurkezturiko proiektuak irabazi du Tokarczuk itzultzeko lehiaketan, beste sei hautagairen artean, eta Joxe Mari Berasategiren proiektuak Handke euskaratzekoa, beste hamahiru lehiakideren artean.
Halaxe erabaki dute aurten izan diren bi epaimahaiek: polonierazkoan Amaia Donés Mendia, Dorota Krajewska eta Monika Czerny izan dira epaile, eta alemanezkoan David Lindemann, Eli Manterola eta Idoia Santamaría.
Informazio gehiago, hemen.