Amaia Apalauzak irabazi du 2024ko (H)ilbeltza beka

2024 Maiatza 2
Amaia Apalauzak irabazi du 2024ko (H)ilbeltza beka

Núria Cadenes katalanaren 'Guillem' euskaratuko du.


Irudia: Txalaparta

Amaia Apalauza Ollok itzuliko du euskarara Núria Cadenes katalanaren Guillem nobela beltza, (H)ilbeltza bekarekin. Baztango Udalak eta (H)ilbeltza elkarteak Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin sortu zuten beka hau, euskal literatura beltza hedatzeko eta munduko literatura beltza euskaratzeko. Txalaparta argitaletxeak kaleratuko du itzulpena, 2025eko abenduan.

Epaimahaia Joseba Atondo Baztango alkateak, Beñat Irastorza aurreko irabazle eta (H)ilbeltza elkarteko ordezkariak eta Garazi Arrula Txalaparta argitaletxeko editoreak osatu dute, eta hauxe azpimarratu dute Apalauzaren lanaz: «Katalanezko testuaren erritmoa euskaraz nola gorde duen bereziki aipagarria iruditu zaie epaimahaikideei, horretarako joskera zaindu baitu eta euskararen baliabide ugariak baliatu baititu, testuari jario handia eta aberastasuna emanez.»