Amaia Apalauzak eta Naroa Zubillagak irabazi dituzte Vitoria-Gasteiz itzulpen sariak

2024 Azaroa 15
Amaia Apalauzak eta Naroa Zubillagak irabazi dituzte Vitoria-Gasteiz itzulpen sariak

2002 urteaz geroztik, Vitoria-Gasteiz Sariak ematen ditu Gasteizko Udalak, haur eta gazte literaturako lanen euskararako itzulpen onenak nabarmentzeko.


Amaia Apalauza Ollok irabazi du haur literaturako itzulpenaren saria, Laura Brand-en Hemen eta orain liburuaren itzulpenagatik (Txalaparta).

Gazte literaturaren saria, berriz, Naroa Zubillaga Gomezek irabazi du, Marlen Haushoferren Horma liburuaren itzulpenagatik (Erein). 

Epaimahaia Karlos Del Olmo Sernak, Ainara Ruiz Benitok, Itziar de Blas Fernandez de Gamarrak, Miren Ibarluzea Santistebanek eta Karlos Zabala Oiartzabalek osatu dute.

Ikusi albiste osoa Gasteizko Udalaren webgunean.

Zorionak, Amaia eta Naroa!