Aiora Jakak eta Miren Agur Meabek irabazi dituzte Vitoria-Gasteiz itzulpen sariak
2002 urteaz geroztik, Vitoria-Gasteiz Sariak ematen ditu Gasteizko Udalak, haur eta gazte literaturako lanen euskararako itzulpen onenak nabarmentzeko.
Aiora Jakak irabazi du haur literaturako itzulpenaren saria, Ibon Martínen Onin eta sorginen sekretua (Onin y el secreto de las brujas) liburuaren itzulpenagatik (Travel Bug, 2020).
Gazte literaturaren saria, berriz, Miren Agur Meabek irabazi du, César Mallorquíren Zirkulu gorrimina (El círculo escarlata) liburuaren itzulpenagatik (Edebé-Giltza, 2020).
Epaimahaia itzultzaile hauek osatu dute: Aintzane Atelak, Karlos del Olmok, Miren Ibarluzeak, Ainara Ruizek eta Karlos Zabalak.