Aiora Jakak eta Joana Pocheluk jasoko dute Vitoria-Gasteiz saria, haur-literaturaren atalean

2019 Azaroa 5
Aiora Jakak eta Joana Pocheluk jasoko dute Vitoria-Gasteiz saria, haur-literaturaren atalean

Clotilde Perrin idazlearen 'Gaiztoak' liburuaren itzulpena saritu du Gasteizko Udalak.


Aiora Jaka eta Joana Pochelu itzultzaileek irabazi dute aurten Vitoria-Gasteiz Saria, haur-literaturaren atalean, Clotilde Perrinen Gaiztoa liburuaren itzulpenagatik.

Euskarara egindako itzulpenik onena saritzeko antolatzen ditu Gasteizko Udalak sariok.  Aurten, gazte-literaturaren ataleko saria eman gabe geratu da.

Honako hauek osatu dute epaimahaia: Aintzane Atelak, Lurdes Auzmendik, Karlos del Olmok, Miren Ibarluzeak eta Mario Unamunok.