Administrazioko testugintzaren lantegia (online saioak eta aurrez aurrekoak), Donostian eta Bilbon. Izena emateko epea zabalik

2019 Maiatza 28
Administrazioko testugintzaren lantegia (online saioak eta aurrez aurrekoak), Donostian eta Bilbon. Izena emateko epea zabalik

Administrazioko testugintzaren lantegi bat antolatu dugu, aurrez aurreko bi saioz eta onlineko beste biz osatzekoa, 2018koaren ildo beretik. Zenbait testu aztertuko ditugu, irakasleak zein lantegikideek proposatuak, eta hiztegiari, joskerari eta fraseologiari dagozkion gaiak landuko, ariketa eta azalpen bidez.

Iazko ikasleek ere har dezakete parte lantegi honetan.

Patxi Petrirena izango da irakaslea.

Lantegia ekainaren 13an hasiko da, eta aurrez aurreko saioak ekainaren 18an eta 25ean izango dira, Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan, eta Bilbon ekainaren 19an eta 26an, Euskararen Etxean. Aurrez aurreko saioa guztiak arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara izango dira.

Helburuak

  • Administrazioko itzulpenetan eta euskaraz sortutako testuetan dauden zailtasunak aztertzea eta irtenbideak kontrastatzea.
  • Joskerari eta argitasunari dagozkion kontu batzuk ikustea eta zalantzak argitzea.
  • Lexikoaren eta terminologiaren aldetik egin diren aurrerapenak partekatzea, eta bateratu beharrekoak izan litezkeen kontu batzuk ikustea.

Izena emateko epea: 2019ko maiatzaren 28tik ekainaren 5era, biak barne.

Informazio gehiago eta izen ematea.