Giza itzulpenaren zigilua aurkeztu du ACE Traductores elkarteak
Giza itzulpenaren aldeko kanpaina abiarazi du elkarteak. Hemen: https://sellodetraduccionhumana.ace-traductores.org/.
Argitalpenen sektorean Adimen Artifizial Sortzailea (AAS) gardentasunez erabil dadin aldarrikatzeko tresna sortu dute, doakoa eta unibertsala.
Liburuak giza sorkuntzaren emaitza dira, eta, beraz, pertsonek sorturiko itzulpenak merezi dituzte, haiek bezain sortzaileak, haiek bezain gizatiarrak. Bestalde, irakurleek, liburua esaten diogun produktu horren azken kontsumitzaileak diren aldetik, eskubidea dute jakiteko ea produktu hori AASren bidez itzulia izan den, osorik edo zati batean.
Espero dugu, halaber, testuak zaintzen dituzten argitaletxeek hala adieraztea liburuetan, GIZA ITZULPENAREN ZIGILUA agerraraziz.
Sartu hemen manifestua sinatzeko, zigilua deskargatzeko edota mezuen sinaduran erabiltzeko irudia deskargatzeko. Ikusgai dira, bestalde, kanpainari babesa eman nahi izan dioten zenbait idazleren adierazpenak, bideoz.


