Adimen artifizialarekin garatutako gaztelania-euskara itzultzaile automatiko iraultzailea eskuragarri
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean aurkeztu zuten azaroaren 28an Modela proiektua:
- Azken belaunaldiko teknologia adimenduna du oinarri orain arteko euskarazko itzultzaile automatikorik onenak.
- Tresna azkarra eta erabilerraza da, lau euskal zentro teknologikoren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta itzulpen enpresa baten arteko elkarlanaren emaitza.
- Euskara zabaltzeko aukera emango du, eta Euskal Herriko enpresen eleaniztasunean eragingo du.
«Gaurtik aurrera, euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpen automatikoko sistemarik onena eskura dauka euskal gizarteak: MODELA. Azkenaldian boladan dagoen adimen artifizialeko teknikarik berritzaileenean oinarrituta garatu dute: Sare Neuronaletako Itzulpen Automatikoa (NMT, Neural Machine Translation).
(… )
Itzulpen automatikoan aurrerapen garrantzitsuak egiten ari dira munduan, baina erronka teknologiko handia da oraindik ere. Bide horretan, euskarak lortu du mundu eleaniztunean tokia egitea, eta jauzi kualitatibo handia ekarri du MODELAk. Izan ere, orain arteko itzulpen automatikoko sistemetan, emaitzen kalitatea mugatzen zuten euskararen morfologia aberatsak eta bestelako ezaugarriek; aldiz, sare neuronaletan oinarritutako sistemetan, gainditu egin da muga hori, eta euskararen hizkuntza-teknologiak beste hizkuntzen pare jarri dira».
Irakurri Elhuyarren prentsa-oharra osorik.