Euskal wikilariekin ospatu dugu Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna

2018 Urria 1
Euskal wikilariekin ospatu dugu Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna

Itzultzaileen Nazioarteko Eguna

Literatura Unibertsala Wikipedian lantzeko editatoi bat antolatu zuen Donostia Kulturak, EIZIErekin elkarlanean, Itzultzaileen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat eginez.

Irailaren 28an elkartu ginen wikilariekin, Donostiako Haur Liburutegian, irailaren 30a igandearekin zetorrela eta. Ostiral goiza Literatura Unibertsaleko obrei eta autoreei buruzko sarrerak osatzen jardun zuten idazlezainek eta itzultzaileek, batzuk artikuluak idazten eta besteak beren itzulpenetako pasarteak grabatzen.

EIZIEren webgunean osatu dugu informazioa.