BERRIA egunkaria: Zuzentzaile-Itzultzaile BEKA

2018 Iraila 24
BERRIA egunkaria: Zuzentzaile-Itzultzaile BEKA

BERRIA egunkariak «Zuzentzaile-itzultzaile praktikarako sarbide programa» jarri du martxan, unibertsitate titulua (erdi edo goi mailakoa) duten gazte esperientzia gabeei zuzenketa eta itzulpengintza praktikan lantzeko aukera emateko.

Hau da helburua: lizentziadun berriek zuzenketa eta itzulpengintzako prestakuntza teoriko-praktikoa jasotzea eta beren karrera profesionala bideratzeko eremu posible gisa ezagutzeko aukera izatea.

Beka BERRIA egunkariak Andoainen duen egoitza nagusian beteko da.

Eskaerak aurkezteko epea: 2018-10-11

Ikus hemen deialdia.