Josu Barambonesek itzuliko du Patricia Highsmith-en 'The Blunderer'
2018
Iraila
21
Josu Barambonesek itzuliko du euskarara Patricia Highsmith-en The Blunderer, (H)ilbeltza Bekarekin.
Baztango Udalak eta (H)ilbeltza elkarteak Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin sortu zuten iaz beka hau, euskal literatura beltza hedatzeko eta munduko literatura beltza euskaratzeko.
Txalaparta argitaletxeak kaleratuko du itzulpena, 2019ko abenduan.
Zorionak, Josu!