Literatura Unibertsala Wikitzen, Itzultzaileen Nazioarteko Egunean

2018 Iraila 20
Literatura Unibertsala Wikitzen, Itzultzaileen Nazioarteko Egunean

Literatura Unibertsala Wikipedian lantzeko editatoi bat antolatu du Donostia Kulturak, EIZIErekin elkarlanean, Itzultzaileen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat eginez.

Noiz: Irailaren 28a, ostirala
Non: Donostiako Haur Liburutegia
Ordutegia: 11:00 - 14:00

Literaturzalea baldin bazara eta Wikipedian editatzen baldin badakizu edo ikasteko gogoz bazaude, apuntatu ondo hitzordua!

Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen (EWKE) aurtengo erronka Literatura Unibertsala da, eta, EIZIEk ondutako bilduman oinarrituz, autoreei eta obrei buruzko artikuluak idaztea du helburu.

Literaturara hurbiltzeko modu asko daude: liburuak irakurriz, egileak ezagutuz, eztabaidetan parte hartuz… Orain, baita Wikipediaren bitartez ere, sortzaileei eta haien obrei buruzko artikuluak sortuz eta hobetuz. Asmo horrekin abiatu zen Idazlezainak proiektua, 2017an, literaturako edukiak sortu, gaurkotu eta editatzeko.

Itzultzaileen Nazioarteko Eguna irailaren 30ean ospatzen dela baliatuz, euskarara ekarritako literatura unibertsaleko obrak Wikipedian lantzeko lantegi bat egingo du Wikilarien elkarteak, EIZIErekin batera.

Irailaren 28an izango da, 11:00etatik 14:00etara, Donostiako Haur Liburutegian (Alde Zaharra).

Zer egingo dugu Wikilantegian?

  • Oinarrizko Wikipedia ikastaroa. Lehenbiziko aldiz hurbiltzen direnentzako ikastaroa, Wikipedian ekarpenak egiten ikasteko.
  • Literaturari ahotsa jartzea. Literatura unibertsaleko obren pasarteak grabatuko dituzte itzultzaileek Wikipedian jartzeko.
  • Literatura unibertsala lantzea. Bibliografia aztertu, erreferentziak eguneratu, editatu, itzuli... Autorerik esanguratsuenen biografiak eguneratuko ditugu talde-lanean.

Etorri nahi izanez gero, eskertuko dizugu hemen jakinaraztea.