'Gailur Ekaiztsuak' Eguzkitekaren itxieran
2018
Iraila
11
Aste honetan itxiko dute Eguzkiteka , Kontxa hondartzako liburutegia, eta etzi, irailaren 13an, Emily Brontëren Gailur Ekaiztsuak aurkeztuko dugu, eta liburuko zenbait pasarte irakurriko.
Han izango da Irene Aldasoro itzultzailea, 12:30etik aurrera, liburuaz, egileaz, itzulpenaz solasean.
Inaugurazio-ekitaldian , Alice Munroren ipuinak irakurri genituen, Isabel Etxeberriarekin batera.
Gonbidatuta zaudete guztiok!