Literaturia 2018: itzulpen-tailerreko mikroipuinak
2018
Uztaila
17
Maiatzeko azken astean, 25ean eta 26an, Mikroipuinak itzultzeko tailerra egin genuen Literaturian: «Mundutik euskarara mikroipuinez».
Hamalau itzultzailek jardun zuten hemezortzi idazleren ipuin laburrak itzultzen, bederatzi sorburu hizkuntzatatik, eta lan horren emaitza izan da «Mundutik euskarara mikroipuinez» irakurraldi musikatua.
EIZIEren webgunean jarri ditugu mikroipuinak, PDF batean, kronika batekin batera.