Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: 2018ko deialdiaren esleipena
2018
Ekaina
21
Literatura Unibertsala bildumarako lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri ematera gatoz.
Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, honako hau da epaimahaiaren erabakia:
- Idoia Santamaría Urkaregiri esleitu zaio Ingebor Bachmannen Simultan
- Olatz Prat Aizpururi esleitu zaio Ngugi wa Thiong'o-ren Dreams in a Time of War
Epaimahaia honako hauek osatu dute: Maialen Berasategik (Eusko Jaurlaritzak izendatua), Inazio Mujikak (Erein eta Igela argitaletxeek izendatua) eta Juan Garziak (EIZIEk izendatua).