Munroren ipuinak Eguzkitekaren inaugurazio-ekitaldian
![Munroren ipuinak Eguzkitekaren inaugurazio-ekitaldian Munroren ipuinak Eguzkitekaren inaugurazio-ekitaldian](https://eizie.eus/eu/albisteak/1528879325/@@images/7db96545-6387-4748-ae84-93d197a12a20.jpeg)
Ostiralean (hilak 15) zabalduko du Donostia Kulturak Eguzkiteka , Kontxako udako liburutegia, eta, iaz bezala, aurten ere EIZIE gonbidatu dute irekiera egunean parte hartzera.
Irakurketa eleanitz batekin emango zaio hasiera denboraldiari, eta Alice Munro idazlea izango da protagonista.
12:30ean, Donostiako Book Club taldekoek "The Office" irakurriko dute, ingelesez.
13:00etan, EIZIEko kideok Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak liburu argitaratu berria aurkeztuko dugu (Literatura Unibertsala bilduma), eta zenbait pasarte irakurriko. Han izango da Isabel Etxeberria itzultzailea, liburuaz, egileaz, itzulpenaz... solasean.