Itzulpen literarioko irakasleentzako ikastaroa
![Itzulpen literarioko irakasleentzako ikastaroa Itzulpen literarioko irakasleentzako ikastaroa](https://eizie.eus/eu/albisteak/1523975919/@@images/649fe28f-930f-4b78-889d-e75b05c1d950.jpeg)
2018ko ESLTren (European School of Literary Translation) udako eskolak itzulpen literarioko irakasleen prestakuntza izango du ardatz.
2018ko irailaren 11tik 14ra, ESLTk Udako Eskolaren bigarren edizioa egingo du Link Campus University-n (Erroma, Italia). Europa osoko 20 itzultzaile eta hezitzaile elkartzea du xede eskolak, eta irakaskuntza-gaitasunak hobetu eta hezkuntzaren arloko berritasunak ezagutu nahi dituzten itzultzaile literarioei zuzentzen zaie.
Ikastaroaren prezioa 350 -koa da (BEZa barne). Prezioak eskola guztiak hartzen ditu barne, baina ez hala bidaia, ostatua eta bestelako gastuak.
Izena emateko, idatzi, maiatzaren 1a baino lehen, helbide honetara: eslt@fusp.it
Hautagaiak Europakoak nahiz Europatik kanpokoak izan daitezke, eta honako hauek bidali beharko dituzte, ingelesez:
- Motibazio gutuna
- Curriculuma.
Informazio gehiago CEATLren webgunean.