Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria bulgarieraz
Arantxa Urretabizkaia euskal idazleak Koaderno gorria nobelaren bulgarierarako itzulpena aurkeztu du Sofia eta Plovdiv hirietan. Liburua María Pachkovak itzuli du, Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 kultur hiriburutzak sustatutako Itzultzaile Berriak programako itzultzaileetako batek.
«Itzultzaile Berriak» egitasmoa 2015ean jarri zen martxan, euskal literatura atzerrian ezagutarazteko helburuarekin. 2016 urtean, zortzi literatur itzultzaile Zornotzako barnetegian egon ziren euskara ikasten (sei hilabeteko egonaldian horietarik lau, eta hilabetekoan beste laurak). Horrez gain, egonaldi luzeko lau itzultzaileek diru-laguntza jaso zuten euskal literaturako obra bat gaztelania ez den beste hizkuntza batera itzultzeko eta lan hori argitaratuko duen argitaletxea aurkitzeko; Urretabizkaiaren liburua itzultzea izan zen María Pachkovaren proiektua.
Albiste osoa, Etxepare Institutuaren webgunean.