Amaia Apalauza eta Iñigo Roque, Zaitegi sariaren irabazle
Amaia Apalauzak eta Iñigo Roquek irabazi dute Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkarrek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa ; halaxe erabaki du Asun Garikanok, Xabier Olarrak eta Xabi Payak osaturiko epaimahaiak.
Iaz Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Kazuo Ishiguro nobelagile japoniar-britainiarraren The Remains of the Day euskaratu beharko dute itzultzaileek, eta 2018 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.