EIZIEk 30 urte egin dituela ospatzera goaz
Urteak ez dira alferrik igaro, ezta urak ere. Zimurrak sakonago, baina elkartearen uren murmurrak ozenago.
Duela hogeita hamar urteko udazkenean sortu zen Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE), eta urteurrena ospatzeko elkartuko gara datorren ostiralean, Donostian.
Noiz: Abenduaren 15ean, arratseko 18:30ean.
Non: Donostian, Egia Kultur Etxean .
Lurdes Auzmendik, Xabier Mendiguren Bereziartuk eta Josu Zabaletak kontatuko digute sorreraren berri, eta Miren Ibarluzea eta Bego Montorio ere han izango dira, beren bizipenak konpartitzen, Karlos del Olmok gidaturiko solasaldian. Bertsotarako eta omenaldirako tartea ere izango dugu. Baita hara hurbiltzen den ororen ekarpenetarako ere, zertan esanik ez, guztion artean ospatzea da-eta asmoa.