'Poema poema truk II' lantegia: poesia itzultzen Gerardo Markuletarekin
!['Poema poema truk II' lantegia: poesia itzultzen Gerardo Markuletarekin 'Poema poema truk II' lantegia: poesia itzultzen Gerardo Markuletarekin](https://eizie.eus/eu/albisteak/1512380407/@@images/8636c87e-5465-4ebd-ac78-3271a5110cb5.jpeg)
Aurten, berriro ere, Poesia itzultzeko lantegi bat antolatu dugu Gerardo Markuletarekin: «Poema poema truk II».
Donostian izango da (aurrerago zehaztuko dugu lekua), abenduaren 20an, 16:00etatik 20:00etara.
Iaz antolatu genuen lehen aldiz «Poema poema truk» lantegia, eta, arrakasta ikusirik, lantegiaren jarraipena antolatu dugu aurten. Ez da, ordea, iazkoaren errepikapena izango: beste poema batzuk izango dituzte ikasleek itzulgai. Beraz, ikastaroa egokia izan daiteke bai iaz parte hartu zutenentzat, bai iaz parte hartu ez zutenentzat.