Miren Agur Meabek eta Aitor Aranak jasoko dituzte itzulpen onenen Vitoria-Gasteiz sariak
Haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenentzako Vitoria-Gasteiz sariak Miren Agur Meabe eta Aitor Aranak jasoko dituzte, lehenak haur literaturaren kategorian, eta bigarrenak gazte literaturarenean.
Sariak emateko ekitaldia abenduaren 1ean izango da, Oihaneder Euskararen Etxean Montehermoso jauregian, eguerdiko 12:00etan.
Haur literaturaren kategorian Miren Agur Meabe izan da irabazlea, Lola Moral eta Sergio Garciaren Alicia et le jeu de l'oie lanaren itzulpenagatik: Alizia eta antzara jokoa. Gazte literaturaren alorrean, berriz, Aitor Arana izan da irabazlea, Jordi Sierra i Fabraren El grito de la mariposa lanaren itzulpenagatik: Tximeletaren oihua.
Epaimahaiaren ustez Karlos del Olmo Serna, Itziar Diez de Ultzurrun Sagala, Isabel Etxeberria Ramirez, Ramon Etxezarreta Aizpuru eta Usoa Wyssenbach Ibarra, Miren Agur Meabek naturaltasuna eta freskotasuna lortu du testua euskaratzean, ahozkotasun bizi, aberats eta gozagarri batetik edanez. Aitor Aranaren itzulpenari dagokionez, hauxe adierazi du epaimahaiak: "Estilo zuzen, biluzi eta lehor batez idatzita dago jatorrizkoa, eta itzulpenak ederki asmatu du ezaugarri horiek euskarara ekartzen.