«Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak» ikastaroa, izena emateko epea zabalik
«Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak (es-eu-es)» ikastaroa antolatu du EIZIEk.
Norentzat: Interpretazioan jardun behar izaten dutenentzat, eta praktikak egin nahi dituztenentzat. Parte hartzeko, beharrezkoa da gutxieneko esperientzia profesionala izatea interpretazioan, edo itzulpengintzako eta interpretazioko lizentziatura edo gradua izatea.
Noiz: 2017ko azaroaren 9an, 13an, 17an eta 20an
Non: Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean
Ordutegia: 16:00 - 19:00
Irakasleak: Jaione Arregi eta Idoia Gillenea
Izena emateko epea: 2017ko urriaren 24tik 31ra, biak barne